EUNATE-FINLANDIA TRUKAKETA 2017-18 (1. Batxilergoa)
FINLANDIAREKIN TRUKAKETA ERASMUS+ KA2 [castellano]
Europako instituzioek Erasmus+ KA2 proiektu bat onartu ziguten iaz eta indarrean egongo da 2018ko ekaina arte. Proiektua Finlandiako Joensuun Lyseon Lukio ikastetxearekin batera burutzen ari gara. Proiektua onartzeak Europak Erasmus+ programa barruan dirulaguntza ematen digula ekartzen du eta diru horrekin burutu behar diren jarduera eta ekintzez gain, ikasle trukaketa sartzen da.
Proiektuak For active and global citizenship-against youth social exclusion (Hiritartasun orokor eta eraginkor baten alde -gaztediaren gizarte bazterketaren aurka) izena du eta Batxilergo 1. mailako ikasleekin egiten ari gara.
Proiektu honetan parte hartzea oso interesgarria izango da, baina lan konpromiso sendoa eta seriotasuna eskatzen du ikasleen partetik. Gurasoek, beste aldetik, konpromiso bat ere hartu behar dute: haien etxeetan aste betez Finlandiako ikasle bat izan. Horren truke, beste gauzen artean, ikasleak parte hartuko du trukaketa batean Finlandiara bidaiatuz eta hango eskola sistema eta bizimodua ezagutuz aste betez; gainera ingelesa praktikatzeko aukera bikaina izango du proiektuaren hizkuntza delako.
Proiektu honen helburuak honako hauek dira:
Proiektu honen kostua familientzat 200 euro ingurukoa izango da, hegaldia, txangoak eta abar Europako dirulaguntzarekin ordainduko delako gehien bat. Honi buruz, informazio zehatzagoa emango dizuegu familiekin egingo ditugun bileretan.

- Proiektuaren gaiaren inguruko ekintzak burutzea eta lortzen diren emaitzak trukatzea Europa mailan.
- Ingelesa hizkuntzaren mintza praktika sakona egiteko aukera izatea.
- Ikasleen arteko elkarbizitza eta harremanak bultzatzea, bai beren ikaskideekin, baita beste lurralde bateko eta beste familietako kideekin ere. Elkartrukean parte hartuko duten ikasleen arteko komunikazioa indartzea.
- Europako beste lurraldeak, kultura eta bizimodua ezagutzea eta gurea dena ezagutaraztea.
Proiektu honen kostua familientzat 200 euro ingurukoa izango da, hegaldia, txangoak eta abar Europako dirulaguntzarekin ordainduko delako gehien bat. Honi buruz, informazio zehatzagoa emango dizuegu familiekin egingo ditugun bileretan.
Trukaketan parte hartu nahi baduzu, bi formulario bete behar dira. Lehenengoa, datu pertsonalekin: 1.FORMULARIOA
Bigarrenean bost galdera daude proiektuari buruzkoak. Oso garrantzitsua da ongi betetzea: 2. FORMULARIOA

FORMULARIOAK BETETZEKO AZKEN DATA: 2017ko UZTAILAK 31
Formularioa bete duten ikasleen zerrenda